XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Honen berri emango dugu segidan.

EE Legebiltzar-Taldearen izenean J. L. Lizundiak garbi adierazten du, herritar guztiei euskaraz eta erdaraz informatuak egoteko eskubidea aitortzea beharrezko dela, eta ez testimoniala, nornahik bere kanala eta, beraz, bere hizkuntza hautatzeko aukera izan dezan.

Eskubide hori aurrera eramateko neurri-politika bat hartu behar da arian-arian bi hizkuntzen parekidetasuna lortzekotan.

Eta euskara, defentsa gabe eta baztertua dagoenez, normalizazio-bidean, parekidetasun hori bermatzeko, ezinbestekoa da euskararen erabilpenari lehentasuna ematea.

Hori bateko.

Eta besteko, normalizazio linguistiko hori ez da Komunitate Autonomoaren berenezko komunikabideetan bakarrik lortu behar: RTVEren igorpenetan ere bai, noski, era osagarrian bada ere, zeren eta, J. L. Lizundiak dioenez, .

Zaldua jaunak, Eusko Abertzaleak Taldearen izenean, argumentu beretsuak darabiltza.

Honen esanetan, komunikabideetan euskararen presentzia gehitu egin behar da, hain zuzen parekidetasun honetara iritsi ahal izateko.

On da herritarren eskubidea, euskaraz ere informatuak izatekoa, espreski aitortzea, .

Erdararen nagusigoa ikusita, berebat, logikoa da euskararen erabilpenaren lehentasuna sustatzea.

Kontutan eduki behar da, bestalde, komunikabide hain boteretsu hauen garrantzia: etxe guztietan etengabe sartzen bait dira.

Euskararen presentzia behar-beharrezkoa da horietan: .

Grupo Mixto Legebiltzar-Taldeko Aginaga jaunak bi kontzepzio ikusten ditu aurrez-aurre hemen: batetik euskara komunikabide bezala planteatzen duena; eta bestetik errealitatea aintzat hartzen duena.

Bigarrenaren alde dago bera.

Projektuaren idazkuntza berriarekin ez dator bat, inpositiboa delako.

Soziologiarekiko errespetua eskatzen du, berezko moduen alde dago; (...).